Zabaldu dute Juan San Martin Bekarako eskaerak aurkezteko epea

Zabaldu dute Juan San Martin Bekarako eskaerak aurkezteko epea
2017/09/05 eta kitto!
Atzo zabaldu zuten 2017ko Juan San Martin Bekarako proposamenak aurkezteko epea. Aurtengoa bekaren XIII. edizioa izango da eta Arkeologia izango du ikerketa gai. Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa da eta irabazleak 18 hilabeteko epea izango du ikerketa lana burutzeko. Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen beka deialdi honetan parte hartzeko interesa dutenek Pegoran aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta gainerako agiriak. Horretarako epea urriaren 11n amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, eibar.eus helbidean begiratu.