Zabalik dago e-berba lehiaketako proposamenei interneten botoa emateko epea

Zabalik dago e-berba lehiaketako proposamenei interneten botoa emateko epea
2018/02/28 eta kitto!
Eibarko AEK-k, Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako e-berba lehiaketarako proposamenak jasotzeko epea amaituta, aurkeztutakoen artean gehien gustatzen zaizuenari botoa emateko aukera daukazue orain. 33 lagunek hartu dute parte lehiaketan eta guztira 150 proposamen jaso dituzte antolatzaileek eta, berba zerrendari begiratuz gero, lehiakideei irudimenik ez zaiela falta begibistakoa da. Proposatutako berbak ikusteko eta botoa emateko www.eibarko-euskara.eus webgunera sartu behar da eta botoa emateko epea martxoaren 11n amaituko da. Bi sari emango dituzte antolatzaileek, epai-mahaiarena eta jendearen boto gehien jaso dituenarena.