Zabalik dago Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetarako izen-ematea

Zabalik dago Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetarako izen-ematea
2019/07/03 eta kitto!
Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emateko epea astelehenean zabaldu zuten eta interesa dutenek irailaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera, Andretxean edo Pegoran. Prestatu duten eskaintzaren barruan sei ikastaro daude: “Amets egitea, sinistea eta sortzea” izenburukoa urriaren 1ean hasi eta, abenduaren 3ra bitartean, martitzenero izango da (20 ordu guztira), 18:00etatik 20:00etara, Portaleko ikastaro gelan. Monica Nuñez Avilak emango ditu klaseak, gazteleraz; “Batera ibili gaitezen: espartin tailerra” ikastaroa urriaren 2tik 30era bitartean egingo da (15 ordu), eguaztenetan, 17:00etatik 20:00etara, Andretxean. Formatzailea Marian Idiaquez izango da eta euskeraz emango ditu klaseak; “Sabel dantza” ikastaroa urriaren 2tik abenduaren 11ra bitartean izango da (20 ordu), eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara Portaleko ikastaro gelan. Jaione Albeniz Pagola izango da formatzailea eta kurtsoa euskeraz emango du; “Gure bizi energia hobetzen: Chi Kung” ikastaroa barixakuetan izango da, urriaren 4tik azaroaren 8ra (10 ordu), 18:00etatik 20:00etara, Portaleko ikastaro gelan. Hau ere euskeraz izango da eta formatzailea Idoia Eizmendi Aldasoro izango da; “Autodefentsa feminista” azaroaren 9an eta 10ean (zapatuan 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era eta domekan 10:00etatik 13:00era) emango du Isabel Bernalek, gazteleraz. Matrikulak 15 euro balio du Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat eta 20 euro, berriz, beste guztientzat; eta “Ofimatika guztientzat” izenburukoan Word eta Excel programak erabiltzen irakatsiko du Yanire Sagredok. Klaseak (gazteleraz) martitzenetan izango dira, urriaren 1ean hasita abenduaren 3ra arte (20 ordu), 17:00etatik 19:00etara, Untzagako jubilatu etxean. Ikastaro honen prezioa 8 eurokoa da Eibarren erroldatutakoentzat eta 10 eurokoa, berriz, beste guztientzat.