Zaldibar Argituk kazerolada deitu du gaur 20:30etarako

Zaldibar Argituk kazerolada deitu du gaur 20:30etarako
2020/03/22 eta kitto!
45 egun bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela eta, oraindik Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze aurkitu ez dituztela eta, “gure kezka eta haserrea entzun dezaten”, lapiko-jotzea deitu du Zaldibar Argitu plataformak, gaur 20:30ean. Ondoren, leihoan bi kandela jartzera animatu nahi dute jendea.