Zapatu eguerdirako asanblada deitu dute gazteek, Gure Esku Dago-ren giza-katearen harira

Zapatu eguerdirako asanblada deitu dute gazteek, Gure Esku Dago-ren giza-katearen harira
2018/05/11 11:12 eta kitto!
Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde Donostia, Bilbo eta Gasteiz giza-katea osatuta lotu nahi ditu eta, bide horretan, Eibartik ere pasatuko da. Hori dela eta, herriko gazte talde batek erronka ipini dio bere buruari: Azitain eta Urkizu arteko kilometroa (ibilbidearen 71. kilometroa) gazteen katea eginez lotzea. Horretarako 1.000 gazte biltzea da helburua eta, asmo horrekin, biharko asanblada informatiboa deitu dute, 12:30ean Hirurok taberna aurreko parkean (Portalea aldamenean). Bertan, giza-kateari buruzko informazioa emango dute: egitaraua, izena emateko bideak, materiala eskuratzeko aukerak… Eibarko gazte kuadrila edo lagun talde guztiei bilerara joateko dei egin nahi diete.

https://youtu.be/nTbWOZJH7fY

Gure Esku Dago