Zapatuan zabaldu zuten 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa Armagintzaren Museoan

Zapatuan zabaldu zuten 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa Armagintzaren Museoan
2017/02/13 eta kitto!
Aurreko zapatuan inauguratu zuten martxoaren 5era arte Museoan ikusgai egongo den 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa. Museoak hartuko duen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu, besteak beste. Asteburuko ekitaldian Escudería Eibar 2017 taldearen eta Efren Llanera, Iñaki Narbaiza eta Txutxi Perez pilotuen aurkezpena egin zutene eta, horrekin batera, Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldia ere aurkezteko aprobetxatu zuten hitzordua (argazki bilduma ikusteko sartu gure mediatekan). Erakusketa, bestalde, martitzenetik zapatura, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta domeketan, berriz, 10:00etatik 13:00era.