Oreretako Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketan saria jaso du Mikel Arrillagak

Oreretako Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketan saria jaso du Mikel Arrillagak
2017/12/20 22:40
eta kitto!
Gaur eman diote Mikel Arrillaga Bereziartuari 2 . saria Oreretako Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketan, "Oporretako sindromea" izenburuko bertso sortarengatik. Bertsolari eibartarrak egun gutxiko tartean jaso duen bigarren saria da hau, ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako 12. Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketan ere bigarren saria jaso berri du eta.
Lehiaketako lehen saria, berriz, Aitor Albistur oreretarrak irabazi du, "Amaren bularra" lanarekin. Gazteen mailan Julene Iturbek irabazi du, "Nik ere sinesten dizut" izenburuko lanarekin eta bigarren saria eman gabe gelditu da. Sariak banatu eta jarraian bertso saioa egin dute.