Zatoz Matxariako erreka garbitzera!

Zatoz Matxariako erreka garbitzera!
2021/04/09 08:42
eta kitto!
Gure ingurua garbitzen ekimena antolatu da apirilaren 25erako, domekarako.

Bi txanda antolatu dira:

-14 urtetik gorakoak 9:30ean Estazio Kaletik. (Matxariatik-Santa Kurutzerako bidea garbitu)

-Haurrak eta familiak 11:00etan Santa Kurutzeko ermitan. (Baselizako inguruak garbitzeko)

Parte hartzeko izen ematea emailez izango da: izen-abizenak, telefonoa eta adina. eibarkobasobiziak@gmail.com