Ziriako Agirre kaleko kioskoa lizitaziora ateratzeko epea zabaldu dute

Ziriako Agirre kaleko kioskoa lizitaziora ateratzeko epea zabaldu dute
2018/11/15 eta kitto!
Ziriako Agirre kaleko 2. zenbakian dagoen kioskoaren erabilera adjudikatzeko norgehiagoka-prozedura erabiliko dute eta interesa duen edozeinek izango du eskaintza bidezko prozedura aurkezteko aukera. Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 26ra arte egongo da zabalik. Informazio guztia Eibarko Udalaren web orrian dago eskuragarri.