Zirko ikuskizuna hartuko du Untzagak Eskolarteko Antzerki Jardunaldien eskutik

Zirko ikuskizuna hartuko du Untzagak Eskolarteko Antzerki Jardunaldien eskutik
2016/05/09 18:10
eta kitto!
Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Jardunaldien eskutik bihar “Maiurta” zirko ikuskizuna ailegatuko zaigu Bartzelonako Los Galindos-ekin. Untzagan horretarako ipini duten karpa barruan, lehen emanaldia 11:00etan izango da eta 15:00etan bigarrenez eskainiko dute publiko guztiarentzat modukoa den ikuskizuna eta eguaztenean ere emankizun bikoitza egingo dute, ordutegi berean. Sarrera libre eta doan izango da.

 

maiurta 3 maiurta

maiurta 4