Zuen bideoen zain gaude! Erakutsi etxean egiten ari zaretena

Zuen bideoen zain gaude! Erakutsi etxean egiten ari zaretena
2020/04/06 eta kitto!
Egin errezeta goxo-goxoa, eskulan originala eta polita, zuen gimnasia-orduak erakutsi, abestu kanta bat, kontatu ipuina edo erakutsi dantza bat. Hori guztia grabatu bideo labur batean eta bidali elkartea@etakitto.eus helbidera. Ume, guraso, aitxitxa-amama, maskota... nahi duzuenok ager zaitezkete bideoan. Eman kolore eta umore pixkat bizi dugun egoera honi eta partekatu zuen esperientziak gurekin!