Zuloaga pintorearen lana gehien zabaldu duen Ramon Suarez hil da

Zuloaga pintorearen lana gehien zabaldu duen Ramon Suarez hil da
2018/10/30 eta kitto!
Atzo hil zen Zumaian, 84 urterekin, Ramon Suarez Zuloaga Ignacio pintore ospetsuaren biloba eta haren lana munduan gehien zabaldu duena. "Los Zuloaga. Dinastía de Artistas Vascos" liburuaren egilea izan zen eta bertan, Ignaciok haunbat arlotan egindakoa errepasatzeaz gain, Placido, Eusebio eta Danielen ibilbidea ere ematen du ezagutzera arma fabrikazioa, damaskinatua, zeramika eta pintura arloetan. Ramon gaur egun Zuloaga Fundazioaren ohorezko presidentea zen eta hainbat kargu izan ditu aurretik Industrias Cima, San Miguel eta Azkoyenen. Gaur 12:30ean funerala egingo diote Arrateko santutegian eta 13:30ean lurra emango diote Eibarko hilerrian. Arratsaldean, bestalde, beste meza bat eskainiko diote Zumaian.