Calendar

Urr
23
az.
2019
Hitzaldia: “Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak. Nola egiten da puta bat?” @ Portalean (areto nagusian).
Urr 23 @ 18:00

Hizlaria: Amelia Tiganus, ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea. Doan.

Eibarko Kantuzaleak (entsaioak) @ San Andres parrokian
Urr 23 @ 19:00
Urr
24
og.
2019
Andren ibilbideak @ Udaletxeko arkupeetatik abiatuta.
Urr 24 @ 9:45

Udazkeneko Andren Ibilbidea (bi orduko ibilbide gidatua). Doakoa.

Odol-ematea (odol-emaileentzat) @ Anbulatorioan
Urr 24 @ 18:00 – 20:00
Ertibil Bizkaia 2019 @ Portaleko erakusketa aretoan
Urr 24 @ 18:30 – 20:30

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltariaren 37. edizio honetan 83 artistek hartu dute parte espezialitate guztietako 113 lanekin. Horien artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketa osatzeko. Saritutako artistak honako hauek izan dira: Juan Pablo Ordúñez -MawatreS, Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi. Horiez gain, Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek beren obrak erakutsiko dituzte.

Lehenengo aldiz, aurten, Rekalde Aretoko erakusketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ondasun Kulturalak Kontserbatzeko eta Leheneratzeko Graduko ikasleek hartu dute parte. Ondare-kudeaketa, erakusketa eta erregistroa. Taldeak hainbat proposamen egin ditu, ERTIBIL obren banaketa gauzatzeko moduari buruzkoa. Taldearentzat ariketa praktiko bat eta esperientzia bat da, edizio berri honetako ERTIBILen aurkezpena hobetzen lagunduko duena. 1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburua.

* Bisita gidatua: urriak 30, 18:30 euskaraz – 19:30 gazteleraz. Izen-ematea bertan.

Ertibil Bizkaia 2019

Urr
25
ol.
2019
Gazta dastaketa (DEBABARRENEKO IV. GAZTA ASTEA) @ Untzagako jubilatu etxean
Urr 25 all-day

Gazta desberdinen dastaketa : behia, ahuntza, ardia,…

– Enrike Gisasola – Eibarko Sosola baserria (ardi gazta ekologikoa)

– Iñaki Ansola – Elgoibarko Mausitxa baserria (Idiazabal ardi gazta)

– Beñat Egaña – Mutrikuko Goienetxe baserria (ardi gazta)

– Nagore Martin – Soraluzeko Egotza baserria (ahuntz gazta)

– Ruben Markina – Mallabiko Mallegoi baserria (behi gazta)

Gazta dastaketa

Erakusketa: Indalecio Ojanguren
Urr 25 @ 18:30 – 20:30

Saritutako argazkien erakusketa eta edizio honetako parte-hartzaileen selekzioa.

Indalecio Ojanguren XXXII argazki lehiaketa

Ertibil Bizkaia 2019 @ Portaleko erakusketa aretoan
Urr 25 @ 18:30 – 20:30

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltariaren 37. edizio honetan 83 artistek hartu dute parte espezialitate guztietako 113 lanekin. Horien artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketa osatzeko. Saritutako artistak honako hauek izan dira: Juan Pablo Ordúñez -MawatreS, Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi. Horiez gain, Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek beren obrak erakutsiko dituzte.

Lehenengo aldiz, aurten, Rekalde Aretoko erakusketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ondasun Kulturalak Kontserbatzeko eta Leheneratzeko Graduko ikasleek hartu dute parte. Ondare-kudeaketa, erakusketa eta erregistroa. Taldeak hainbat proposamen egin ditu, ERTIBIL obren banaketa gauzatzeko moduari buruzkoa. Taldearentzat ariketa praktiko bat eta esperientzia bat da, edizio berri honetako ERTIBILen aurkezpena hobetzen lagunduko duena. 1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburua.

* Bisita gidatua: urriak 30, 18:30 euskaraz – 19:30 gazteleraz. Izen-ematea bertan.

Ertibil Bizkaia 2019

Antzerkia: Guero @ Coliseo Antzokian
Urr 25 @ 23:30

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren  mendeurrenaren harira. Gheroren protagonista nagusia euskera da. Hizkuntz txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… Horrez gain, orohar hizkuntza guztien eta hizkuntza aniztasunaren defentsa ere bada. Denboraren poderioz ezinbestean txikitzen doan patrimonioa. Soilik indartsuenek bizirauten dute, eta etorkizunean denok hizkuntza bakarra hitz egingo dugula imagina dezakegu.

Ikuskizun honek dozena bat hizkuntza desberdin erabiltzen ditu. Euskara, jakiña, baina baita ingelesa, frantsesa, gaztelera, txinatarra, katalana, galegoa… Jadanik desagertuta daudenak ere erabiltzen dira.

Eta baita oraindik existitzen ez den hizkuntza bat ere, hizkuntza globala, fizkio honetan 3000. urtean mundu guztiak hitz egingo duena. Ez da inolako azpititulorik erabiltzen, ez baita beharrezkoa izango.

Trama 3.000 urtean hasten da. Ospitale batean, azken euskalduna hil egiten da. Eta berarekin milaka urtetan biziraun duen hizkuntza. Hilzorian dagoen euskalduna zaintzen ari den mediku gaztea amaiera honen lekukoa izango da. Hizkuntz  reindoeuropear txiki horren biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena eta konplizitatea.
Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren  lanetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

TARTEAN TEATROA

Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada, Ane Pikaza.
Zuzendaritza: Jokin Oregi.

Sarrera: 10 € – 7€ COLISEOAREN LAGUNA

Ghero

Urr
26
lr.
2019
Umeendako zinea: “Aladdin” @ El Corte Inglesean (ekitaldi aretoan)
Urr 26 @ 18:00