Calendar

Abu
8
og.
2019
Zinema kalean: Dantza @ Untzaga plazan
Abu 8 @ 22:00
Zinema kalean: Dantza @ Untzaga plazan

Zuzendaritza: Telmo Esnal.

Antzezleak: Joseba Astarbe, Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Josu Garate, Ainara Ranera.

Euskaraz.

 

66. Donostiako Jaialdian lehiaketaz kanpo aurkeztua, Telmo Esnal zuzendariak, dantza tradizionalaren bitartez, euskal gizartearen ohituren argazkia egiten du. Egun guztian mendian lanean gogor egon eta gero, ekaitza indartu egiten da. Euria egiteari uzten dionean, bizitza sortzen hasten da lur lehorraren gainean.

Lurraren fruitua hazi eta heldu egiten da, baldintza atmosferiko gogorrei aurre eginez eta sagardoa egiteko erabiliko den sagarra bilakatuz. Udazkena iristen da, uzten iristea ospatzeko urtaroa. Dantza tradizionalekin, filmak bizitzaren eta heriotzaren zikloak azaltzen ditu; baita naturaren gertaerek markatzen dituzten giroan bizirauteko borrokarenak ere. Musika eta dantzarekin, dokumentalak tradizioa eta ohiturak mezu unibertsal baten parean jartzen ditu. Dantzarien mugimenduekin lurrari omenaldi hunkigarria egiten zaio.

Abu
15
og.
2019
Azitaingo jaiak
Abu 15 all-day
Azitaingo jaiak

go here Andra Mari jaiaren inguruko musika, gastronomia eta kiroletako jarduerak.

ZINEMA KALEAN: Harpetarra @ Untzagan
Abu 15 @ 22:00

Erresuma Batua    2018    89 min.

Zuzendaritza: Nick Park

Animazioa – euskaraz

Denboren hasiera da. Dinosaurioak eta mamut iletsuak lasai bizi dira.  Dug harpetarrak, bere lagunmina den Hognob basurdearekin batera, bi zibilizazioen arteko lehiaketa ahaztezinean hartuko du parte. Bi zibilizazio hauek, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Jokoan ez dago bakarrik kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea. Euren arbasoek erakutsi zieten bezala, Brontze Aroko Lord Nooth gizon maltzurri egingo diote aurre. “Joko sakratuarekin” historiaurrean jokatuko den foball partidarik epikoena izango da!

Harpetarra

Abu
20
ar.
2019
Odol-ematea (odol-emaileentzat) @ Anbulatorioan
Abu 20 @ 18:00 – 20:00
Abu
22
og.
2019
ZINEMA KALEAN: “Bohemian Rapsody” @ Untzaga plazan
Abu 22 @ 22:00

Erresuma Batua  2018    134 min.

Zuzendaritza: Bryan Singer.

Antzezleak: Rami Malek, Joseph Mazzello, Ben Hardy, Gwilym Lee, Lucy Boynton, Aidan Gillen,Tom Hollander, Mike Myers, Allen Leech, Aaron McCusker, Jess Radomska.

 Bohemian Rhapsody Queen taldearen, bere musikaren eta Freddie Mercury  abeslari bikainaren ospakizun bat da. Pelikulak taldeak izan zuen arrakasta  itzela azaltzen digu, bere abesti ikonikoen eta soinu iraultzaileen bidez. Baina gailurrean daudenean Freddiek, eragin ilunez inguraturik, taldea utzi eta bakarkako ibilbideari ekingo dio. Azkenean taldearekin berriro ere taldearekin elkartu eta Live Aid kontzertua eskainiko dute. Gaixotasun hilkorrari aurre eginez Freddiek eta bere taldeak rock musikaren historiako ekitaldirik bikainena eskainiko dute.

Bohemian Rapsody

Abu
29
og.
2019
ZINEMA KALEAN: “Campeones” @ Untzaga plazan
Abu 29 @ 22:00

Espainia    2018    124 min.

Zuzendaritza: Javier Fesser.

Antzezleak: Javier Gutiérrez, Juan Margallo, Luisa Gavasa, Jesús Vidal, Daniel Freire, Athenea Mata, Roberto Chinchilla, Alberto Nieto Ferrández, Gloria Ramos, Itziar Castro.

Marco ez dago bere momentu onenean. Saskibaloiko entrenatzailea da eta, arazo pertsonal eta profesionalak direla eta, lur jota dago, motibaziorik gabe. Hori gutxi balitz, Ligako partidu batean beste entrenatzaile batekin borroka egiten amaitzen du. Marcok bere lana galtzen du, mozkortu egiten da eta, ondorioz, trafiko istripu bat dauka. Zigor zentzagarria ezartzen diote: desgaitasun mentala daukaten pertsonen saskibaloi-entrenatzaile moduan hasten da lanean. Hasieran ideia ez zaio asko gustatzen, baina laster konturatuko da talde arraro horrekin asko ikasi dezakeela.

Campeones

Ira
4
az.
2019
Eibarko Kantuzaleak (entsaioak) @ San Andres parrokian
Ira 4 @ 19:00
Ira
7
lr.
2019
Arrateko jaiak
Ira 7 all-day
  • 18:00.- Meza  Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai  errepika
  • 19:00.- Herri kirolak.
  • 21:00.- Bertso Afaria: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Gaijartzailea: Jon Mikel Mujika
     Kantabria jatetxean.  Sarrerak: 32 €. (Sagarbitxa – Kultu – Kantabria jatetxea). Antolatzailea: “… eta kitto!”.
  •  22:30.- Rock kontzertua txosnen eskutik.

 

Ira
8
ig.
2019
Arrateko jaiak
Ira 8 all-day
  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
  • 10:00.- Kittonbola!
  • 10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.   Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren  Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
  •  13:30.- Jainaga eta narbaiza trikitilariak eta bertsolarien saioa, Mikel Mendizabal eta  German Meabebasterretxea.
  • 17:00.- Bertsolarien saioa.
  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea : Asola Berri Elkartea.
  • 17:30 – 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu.  Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
  • 17:30.- dantza solte txapelketa.  10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)

    18:30 – 21:00.- dantzaldia Mugi Pandero taldearekin.

Ira
11
az.
2019
Eibarko Kantuzaleak (entsaioak) @ San Andres parrokian
Ira 11 @ 19:00