Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak zapatu beltza bizi izan zuen

Eibar Saskibaloiko seniorrek 93-50 galdu zuten Hondarribiaren aurka
Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak zapatu beltza bizi izan zuen
2026/11/03 17:28
Ekhi Belar Errasti

Gau beltzaren aurretik, arratsalde iluna pasa zuen Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak. Eibar Saskibaloiko gizonezkoen seniorrek Hegan Fisioterapia Hondarribiari egin zion bisita eta porrot nabarmena jasan zuen: 93-50.

Emaitza horrek ez du eragin askorik izan sailkapenean, Artesanos Juantxoren atzetik dauden taldeek ere galdu egin zutelako. Beraz, eibartarrak 5. postuan jarraitzen dute, zazpi punturekin.

Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo jokatuko dute eibartarrek. Hain zuzen ere, AZ Casa La Riojaren aurka, larunbatean, azaroak 7, 16:00etan, Donostiko Benta Berri kiroldegian.