Bertso-paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

Bertso-paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte
2016/11/15 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteko Bertso Taldeak atzo eman zuen ezagutzera aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako ebazpena. 16 urtetik gorakoen artean irabazlea Eli Pagola izan da. Hernaniarra da baina Eibarren dihardu ikasten, eta iaz ere berak jantzi zuen txapela. Bigarren saria Oreretako Julian Albisturren bertsoak bereganatu du. 16 urtetik beherakoen artean, Peru Alberdik eraman du txapela, eta bigarren saria, berriz, Eneko Osororentzat izan da. Sarituek azaroaren 27an, domeka, egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dituzte sariak. Jaialdian Andoni Egaña, Amaia Agirre, Unai Mendizabal eta Uxue Alberdi bertsolariek jardungo dute Jon Mikel Mugikaren esanetara. Sarrerak salgai daude 6 eurotan Sagar Bitza, Depor eta Kultu tabernetan.

kartela