Bizilagunak Eibarren 2017

Bizilagunak Eibarren 2017
2017/11/23 eta kitto!
Joan den domekan, azaroaren 19an, eibartarrok Bizilagunak egitasmoan parte hartzeko aukera izan genuen (Mugak elkarteak eta Gipuzkoako Sos arrazakeriak sustatutako ekimena). Guztira 40 lagun inguru bildu ginen 4 bazkariren inguruan. Bazkariak, etxeetan eta elkarteetan egin ziren.

Eguerdiko 13:00etan Untzagan elkartu, elkar ezagutu, hitzak eta barreak trukatu eta talde argazkia atera genuen. Urduritasuna, ilusioa, gogoa… emozio desberdinak nabaritzen ziren.

Untzakoa amaitu eta familia bakoitza bere bazkarira abiatu zen. Aurretik aipatutako emozio batzuk desagertu eta beste batzuk nagusitu ziren. Bazkari-eredu desberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Jatorri desberdinetako janariak, musikaz girotutako bazkariak… Guztiak konfiantzazko giroan.

Aurtengo edizioa amaitu da eta jada jendea berriz ere elkartzeko gogoarekin dago!

Hurrengo batean gehiago!

Igorren taldea moztutaMirenena moztutaRajma moztutaUrkiola moztuta