Banatu dugu Txikitto! hilabetekariaren urtarrileko alea herriko ikastetxeetan

Banatu dugu Txikitto! hilabetekariaren urtarrileko alea herriko ikastetxeetan
2016/01/19 eta kitto!
Gaur banatu dugu Txikitto aldizkariaren 157. alea, hau da urtarrilekoa, herriko ikastetxe guztietan. Ale honetan Jose Luis Mendilibar Eibar Futbol Taldearen entrenatzaileari egindako elkarrizketa,  Jacinto Olabeko ludotekari buruzko erreportaia eta ohiko atalak aurkituko dituzue: denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak, horoskopoa... Gainera, Aratosteekin bete-beteta datorren otsaileko agenda kontsultatu dekazezue bertan.

Ah! eta ez ahaztu lehiaketan parte-hartzen!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.