Go!azen telesaileko protagonistak otsaileko Txikitto! aldizkarian

Go!azen telesaileko protagonistak otsaileko Txikitto! aldizkarian
2017/02/01 eta kitto!
Aste honetan banatu da Txikitto! aldizkariaren 165. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan Go!azen telesaileko Elene eta Haizea bikiei elkarrizketa egin diegu. Basakabiko abeslari eta dantzariek arrakasta itzela lortu dute ume eta gazteen artean eta Txikitto!-k euretako birekin (Paula eta Aitana dira euren benetako izenak) hitz egiteko aukera izan du.

Bestalde, Ongietorri Berbetan! programari buruzko erreportajea irakur daiteke. Eibartarrok atseginez eta begirunez hartu izan ditugu kanpotik zetozenak, eta azkeneko urteetan, etorrera hori handitzeaz gainera, kolorez ere jantzi da. Jaioterri eta kultura ezberdinetako jende ugari ikusten dugu gure herriko kaleetan. Eta eurak eta gure arteko elkarbizitza erraztu eta hobetze aldera, …eta kitto! Euskara Elkarteak Ongi Etorri Berbetanera izeneko programa berria jarri du martxan, Eibarko Udalarekin batera. Datorren Txikitto!-tik aurrera atal berezi bat sortuko dugu, Munduko Jolasak izenekoa. Bertan, munduko bazterretako jolasak proposatuko zaizkiei Eibarko haur eta gaztetxoei.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak eta ipuinak aurkituko dituzue.

http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/02/Txikitto-165.pdf

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.