Guraso berbalagunak Urretxuko Erle Museoan

Guraso berbalagunak Urretxuko Erle Museoan
2017/05/08 eta kitto!
Joan den zapatuan Gurasoak Berbetan egitasmoko guraso eta ume talde eder bat egon zen Urretxuko Aikur Erle Museoan. Hiru orduko bisitan erleei buruzko gauza ugari ikasi zituzten, amaieran argizarizko kandelak egiteko aukera izan zuten, eta horrez gainera, ezti-pote bana ere eraman zuten etxera.

Museoko bisitaren ondoren aldamenean dagoen Santa Barbaran bazkaldu eta pozarren itzuli ziren Eibarrera.

Erleak 1Erleak 2Erleak 3Erleak 4Erleak 5Erleak 7Erleak 8Erleak 9