Ipurterre Ipuin Lehiaketa eta Tantanez Tantan Txikitto! hilabetekarian

Ipurterre Ipuin Lehiaketa eta Tantanez Tantan Txikitto! hilabetekarian
2018/05/23 eta kitto!
Aste honetan banatuko da Txikitto aldizkariaren 176. alea Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Oraingo honetan literatura izango da protagonista, Ipurterre Ipuin Lehiaketako ipuin irabazleak irakurri ahal izango ditugu eta. Aurtengoa, 24. edizioa izan da. Urtero bezala, parte-hartzea oso handia izan da eta ez da lan erraza izan aukeraketa egitea (sari banaketa ekitaldiko argazki guztiak gure mediatekan batu ditugu).

Horretaz gain, zapatuan Eibarren ospatutako Tantanez Tantan ekitaldiari buruzko argazki-erreportajea aurkituko duzue. Euskararen aldeko olatua Eibarrera ailegatu zitzaigun, eta tantanez tantan, eibartarrok euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu genuen. Baina gogoratu, ez dela egun bakarreko kontua, urteko 365 egunetan erabli behar dugula euskara!

Tantanez Tantan-eko argazki-bilduma hemen.

Tantanez Tantan 2018ko bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=3S3Yq8JGgUM&feature=youtu.be

 

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.