Kalean dago literaturaz beteta datorren Txikitto! aldizkaria

Kalean dago literaturaz beteta datorren Txikitto! aldizkaria
2017/05/25 15:35
eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 168. alea Eibarko ikastetxeetan. Portadan Ipurterre Gutun eta Ipuin Lehiaketako irabazleen talde-argazkia ikusiko duzue (Irene Alonso, Elene Arrazola, Uxue Baroja, Ane Treviño eta Beñat Laskurain), eta barruko orrialdeetan saritutako ipuinak irakurtzeko aukera izango duzue. Hori guztiaz gain, sariak banatzeko egin zen jaialdiko argazkiak ere agertzen dira.

Bestalde, ohiko atalak aurkituko dituzue: sukaldaritza, eskulanak, liburuak, lehiaketa, bitxikeriak, horoskopoa, munduko jolasak...

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.