"Txikitto" haurrentzako hilabetekaria banatu da aste honetan herriko ikastetxeetan

"Txikitto" haurrentzako hilabetekaria banatu da aste honetan herriko ikastetxeetan
2016/10/14 eta kitto!
Aste honetan banatu da Txikitto aldizkariaren 162. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan abuztuan Brasilgo olinpiadetan izan zen Markel Alberdi eibartar igerilariari elkarrizketa egin dioguBestalde, erreportaia egun hauetan Eibarren ospatzen ari den Debabarreneko I. Gaztaren asteari eskaini diogu . Gaurtik hasita gazta eta ogia egiteko prozesua bertatik ezagutzeko aukera izateaz gain, artilea lantzeko prozesua ere ikusi ahal izango dugu.  Domekan artaldeak Matsaria eta Untzaga arteko bidea egingo du. Egitarau oso gure agendan daukazue.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak, horoskopoa eta agenda aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.