Egoera nabarmen hobetu da Debabarrenean: 26 positibo azken hiru egunetan

Barixakutik domekara 14 positibo atzeman dituzte Eibarren, aurreko asteburuan baino 2 gutxiago (9 barixakuan, 0 zapatuan eta 5 domekan) eta aurreko asteko joerarekin jarraituz, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 272,99an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 8 kasu atzeman dituzte (268,19ko intzidentzia); 2 Soraluzen (251,64)  eta kasu bana Elgoibar (225,30) eta Mendaron (330,97) da gune gorrian jarraitzen duen bakarra, 580,59ko intzidentzia-tasarekin, nahiz eta azken hiru egunetan positibo atzeman duten. Bestetik, Ermuan zortzi kasu egon dira, baina Debabarrenako beste herrietan ez dituzte positibo berririk atzeman. 26 positibo berri egon dira eskualde mailan ostiraletik igandera bitartean.

Atzo, 5.140 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 242 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 41 Araban, 128 Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 120 pertsona ZIUn daude.