AFESD

AFESD
2023/07/24 12:18
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
2016ko apirilean jarri zen martxan diagnostikatu gabeko gaixotasunak dituzten Eibarko umeen elkartea. Gizarte
segurantzak hartzen ez dituen tratamenduak behar dituzte haur hauek: fisioterapia, hidroterapia, logopedia,
naturopatia..., eta elkarteko gurasoen helburua gastu horiei aurre egiteko dirua lortzea da. Urtean zehar hainbat ekintza egin dituzte (zozketak, bazkari eta txosna solidarioak, bigarren eskuko azokak...) eta, horretaz hain, Eibarko beste elkarte batzuen donazioak jaso dituzte.
Oso efektiboa den Aquananda terapia eskaintzen duen Boris Geinzburg doktoreak emandako ikastaroa antolatu zuten Orbea igerilekuan, eta aurten errepikatzeko asmoa daukate. Mikrodonazioen talde bat sortu dute interneten: teaming.es: hilean euro bateko ekarpenak eginez, behar beharrezkoa duten laguntza eskaini ahal zaio elkarteari.
AFESD Elkartea laguntza behar dutenentzako eta, maila batean edo bestean, kolaboratu nahi dutenen guztientzako
zabalik dago.
Ekintza nagusiak:
– Zozketak, mikrodonazioak (teaming.es)
– Bazkari, txosna eta azoka solildarioak
– Haurrentzako terapiak...

telefonoa: 659124703
e-maila: afesd@outlook.es
sare sozialak: www.facebook.com/afesdeibar/
harremanetarako: Estibaliz Blanco