AGIFES

AGIFES
2023/02/27 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Buru nahasmena duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea 1985. urtean sortu zen. Elkartearen bidez, buru nahasmena duten pertsonei eta haien familiei laguntza gune bat eskaini nahi diegu, egungo arazo sozial eta sanitarioari erantzuteko. Gure eginkizuna da Gipuzkoako gizartean buru osasuna hobetu eta buru nahasmenen normalizazioa lortzeko lan egitea, eta baita kaltetu nagusien beharrei erantzutea eta haien bizi baldintzak hobetzea. Harremanetan egotea gustoko dute.
Ekintza nagusiak:
- Harrera eta orientazioa gizarte langilearekin.
- Senide eta zaintzaileentzako laguntza.
- Aholkularitza juridikoa.
- Errehabilitazio psikosozialeko zentruak.
- Komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntzaprograma.
- Sentsibilizazio kanpaina: Urtero hitzaldiak, tailerrak, zine zikloak, lasterketa solidarioa, zunbatoia etab. antolatzen ditugu.
- Tutoretzapeko etxebizitzak.
- Aisia eta denbora libreko zentroa.
- Karabeleko ekonekazaritza etxaldea.

helbidea: Urkizu pasealekua, 9 behea
telefonoa: 943 474337
e-maila: agifes@agifes.org
webgunea: www.agifes.org
sare sozialak:
www.facebook.com/agifes
www.twitter.com/agifes
youtube.com/agifestv
harremanetarako: Veronica