Bizimina

Bizimina
2023/04/12 eta kitto!
Helburuak
Bizimina plataforma 2012ko maiatzean sortu zuten Iratiren gurasoek, gaur egun 9 urte dituen alabari “Fibrodisplasia Osificante Progresiva (FOP)” izeneko gaitxotasuna diagnostikatu ziotenean. Elkartearen helburua, jasotzen duten diru guztia gaixotasun ezezagun
horren ikerketara bideratzea da.

Ekintza nagusiak
Elkartea sortu bezain laster ekintza desberdinak egiten hasi ziren: alde batetik plastizkozko tapa eta tapoiak batzeko edukiontziak jarri zituzten kalean, Eibarko Udalaren laguntzarekin. Dena dela, tapoi guztiak almazenatzeko lokal gabe gelditu ziren eta jarduera bertan
behera gelditu zen.
Dirua jasotzeko ekitaldi ugari egiten dituzte eta sarri ikusi ditugu paella solidarioak prestatzen (Sanjuanetan Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak antolatuta herri bazkarian, Amaña edo Legarreko jaietan, euskararen egunean...). Horretaz gain, kamisetak, sudaderak eta era askotako
rifak saltzen jarduten dute. Arrateko jaietako txosna edo Basque Culinary Center-en antolatu zuten gala benefikoa dira taldearen beste diru-iturri batzuk. Ingurukoek ematen dieten laguntza eskertzen dute, baina babes gehiagoren premia somatzen dute.

E-maila: bizimina@gmail.com
Facebook: Bizimina Plataforma
Webgunea: bizimina.weebly.com