Diapo Lete

Diapo Lete
2017/07/26 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Iaz sortu zen Eibarren Diapo Lete Senegaldarrak Eibarren Kultur Elkartea, taldea eratzeko baldintzak betetzeko eta helburuak kideen artean adosteko luzaroan jardun ondoren. Eibar eta inguruko herrietako 50 bazkide inguru ditu elkarteak eta beste asko bazkide-txartela eskuratzeko bidean dira. Alde batetik, Senagalgo kultura ezagutzera eman nahi dute, eta horrekin batera bizikidetza hobetu. Azken finean, kultura bien arteko harreman positiboak
sortzea da euren zeregin nagusia. Senegaldik datozenei harrera informala egiten diete, nora etorri diren azaldu eta euren buruak kokatzen laguntzen zaie. Euren ohiturei eusten saiatzen diren arren, euskal kulturara ohitzeko ahaleginak ere egiten dituzte.

Ekintza nagusiak:
– Abenduan, Etorkinen Nazioarteko Eguna zela eta, jaialdi arrakastatsua antolatu zuten Untzaga plazan.
– Herrian egiten diren jardueretan parte hartzen dute.
– Antzezlanak eta kontzertuak.
– Senegalgo independentzia eguna.

telefonoa: 632 15 21 32 (Mballo) 632 32 98 68 (Rokhaya Dina)
e-maila: dinadiaw.dd@gmail.com