Eibarko Lambretta Kluba

Eibarko Lambretta Kluba
2023/07/05 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Lambretta motorren gainean gozatzeko eta, batez ere, Lambretten afizioaren bitartez Eibarko ondare industriala berreskuratzeko helburuarekin sortu zuten kluba 2003an.
Ordutik, hamarnaka Lambretta berreskuratu eta zaharberritu dituzte, eta kalean dabiltza orain. Eibar eta inguruko herrietako 60 bazkide inguru dira taldean, eta jende gaztea erakartzea da euren nahietako bat.
Ekintza nagusiak:
- Motorren beharra duen edozein ekintza estetiko eta zaratatsuetan parte hartzeko prest daude. Ekintza kulturaletan, Erregeen kabalgatan, Eibarko Txirrindularitza Elkartearekin Valentziaga Memorialean eta Espainiako Itzulian, eta Eibar KE animatzen Donostia eta Bilbon ibili dira, besteak beste. Kolorea ematen saiatzen dira motorraren gainean gozatuz.
- Hilean behin Lambretta motorren gainean irteera bat egiten dute.
- Urtean behin kontzentrazioa egiten dute herrian, eta asteburu osoko egitarau betea prestatzen dute.
- Gonbidatzen dituzten ekintzetan parte hartzen dute Bilbo, Lasarte, Burgos eta beste hainbat herritan; eta Ingalaterra, Frantzia eta Italian ere egon dira EuroLambrettan.

Telefonoa: 617 747 591
e-maila: asier1964@gmail.com
webgunea: facebook.com/clublambrettaeibar
Kontaktua: Asier Garin