Gure Esku Dago

Gure Esku Dago
2023/04/08 eta kitto!
Helburuak
Gure Esku Dago Euskal Herri mailako dinamika herritarra da, erabakitzearen eskubidearen alde lan egiten duen dinamika anitza eta parte-hartzailea. Tokian tokiko ekimenei aterkia eskaintzen die. Gure Esku Dago Eibar 2013. urtean sortu zen eta taldea osatzen duten kideak –gaur egun
12 inguru izango dira– asteartero biltzen dira Arrate Kulturalean, 19:00etan. Taldea guztiz irekia da, eta herriko gazteak ere parte hartzera animatu nahi dituzte.
Debabarreneko beste herriekin kolaborazio estua daukate.

Ekintza nagusiak
Eibarko taldeak Euskal Herri mailan antolatzen diren ekimen guztietan hartzen du parte (2014an egin zen gizakatea, mosaiko erraldoia Zurriolan, herri-galdeketa 2017ko maiatzaren 7an...), eta finantziazioa lortzeko hainbat jarduera egiten ditu: bigarren eskuko azoka, joste eguna, materiala saltzeko mahaiak, Tripontzia loteria...
Orain, ekainaren 10an egingo den giza-katearen antolaketan buru-belarri sartuta daude. 201 kilometro izango ditu giza-kateak. Donostiatik abiatuta, Bilbotik pasa eta Gasteizen amaituko da. Eibartik pasatuko da, eta ondorioz, Eibar herri hartzailea izango da. 2014an eibartarrak Bergarara joan ginen bezala, aurten Tolosaldeatik etorriko dira gure bailarara. Eibarren

E-maila: gureeskudago.eibar@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Eibar
Webgunea: gureeskudago.eus