Nagusilan

Nagusilan
2023/09/04 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Nagusilan elkartea 1996. urtean sortu zen Donostian. Bigarren delegazioa Eibarkoa izan zen. Euskal Autonomi Erkidegoan 816 boluntario daude, eta Espainia osoan 1.200. Zentrala
Donostian dago. Nagusilaneko boluntarioek euren aisialdian, zahartze aktiboaren teknikaren bidez, bakarrik dauden nagusiei konpainia egiten diete, animatu eta entretenitu egiten dituzte. Elkartea Eibarren martxan jarri zen sasoian, laguntasuna behar izaten zuten nagusiak gehienbat beste leku batzuetatik etorritakoak izaten ziren. Gaur egun, aldiz, %90 inguru bertakoa da. Eibarren 18 boluntario ari dira eurekin lanean. Astean gutxienez bi ordu eskaintzen diote zeregin horri. Oso esperientzia aberasgarria dela esaten dute eta jende gehiagoren beharra daukate. Nagusilaneko boluntarioak Egogain gerontologikoan eta San Andres egoitzan aritzen dira gehienbat eta zentru horietako gizarte-langileekin elkarlanean antolatzen dute euren jarduna.
Ekintza nagusiak:
Nagusiak paseatzera ateratzen dituzte. Enkarguak edo gestioak egiten laguntzen diete eta mediku-kontsultetara eramaten dituzte. Jaiak eta ekitaldi bereziak antolatzen dituzte. Eurekin kartetan jokatzen dute. Bingoa antolatzen dute. Udan astean bitan Debara eramaten dituzte goiza pasatzera...

Telefonoa: 943 82 00 87
Kontaktua: Antonio Gimenez