Antxoa egosixak

Antxoa egosixak
2022/02/26 eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
Antxoak; berakatza; gindillia; gatza; perejilla.

ZELAN EIÑ.
Errezeta hau oso erraza izatiaz gain, denbora gutxi bihar dau, ingredientiak be apurrak izan bihar dira eta. Aurrekua gutxi balitz, segidan jaten dira oso gozuak irtetzen diralako. Antxoak egosi bihar dittugun  urari gatz pixkat bota bihar jako. Irakitten hasten danian, bertara botatzen dira lehenago garbittutako antxoak eta bi miñutuan eukitta, nahikua izaten da. Etara eitten dira eta berakatza txiki-txiki einda eta gindilliakin refritua prestatzen da eta gaiñetik botatzen jako. Azkenian, primeran egoteko, binagre toketxo bat emoten jako.

( Bide Alde Elkartea)

Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak