KALE PRESENTZIA

Gure proiektuarekin aurrera egiteko autofinantzaketa-iturriak eta babes soziala ezinbestekoak ditugu. Bi helburu horiek lortze aldera, ondorengoak antolatzen ditugu:

  • - Kittonbolia: Arrate egunean, irailaren 8an, Arrateko eliza parean topatuko duzue gure tonbolia. Eibark eta inguruko enpresa, denda eta erakundeek emandako opariak zozketatzen ditugu gure urte osoko jarduna aurrera atera ahal izateko.
  • Sagardo Eguna: Urriko lehen zapatuan, Untzaga plazan ospatzen dugun egun osoko jaialdia da. Sagardotegi desberdinetako sagardoak dastatu eta txorizo eta gazta pintxo gozoak jateko aukera paregabea da. Giro euskaldun eta jatorra izaten dugu. Eguraldia lagun izaten badugu, lortzen dugun dirua urteko sooko jarduna aurrera ateratzeko izaten da.
  • - Pailazoak: Abenduan Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoak izaten ditugu Eibarren ikuskizun berria aurkezten. Uni Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatzen dugun ekimena da.
  • - Rifak: Gabonetako otar ederra zozketatzen dugu urtero. Ezinbestekoa zaigu ekimen hau aurrera eramatea gure urteko jardunari eutsi ahal izateko. Urrian hasi eta abendura bitartean herriko hainbat establezimendutan izaten ditugu salgai eta kalean ere ibiltzen gara saltzen.