Antzerki Jardunaldiak: “La fuerza del cariño”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-02-28 @ 20:30
2020-02-28T20:30:00+01:00
2020-02-28T20:45:00+01:00
Cost:
Free

Pentación konpainiak 1983ko La fuerza del cariño    filmaren egokitzapena dakar. Aurora eta Emma oso harreman estua duten ama-alabak dira, baina bizitzari buruzko ikuspuntu oso desberdinak dituzte. Aurora, alargun dagoena, jenio biziko emakumea da baina bihotz onekoa, eta Emma etxetik atera eta  independizatzeko irrikatan dagoen gazte errebeldea da. Komediaren eta dramaren aurpegi bikoitz hori aurkezten du testuak, non barrea eta negarra eskutik helduta doazen, eta egoera komikotik tragikora pasatzen da, emozioak eraginez.
Magüi Mira obraren zuzendari eta moldatzaileak nabarmendu ditu “Ezberdintasun handiak izan arren, bizitza egunero ospatzen duten lau pertsonaiekin egin duela topo”, eta “bizitzaren benetako motorra amodioa, maitasuna, maitatuak izateko beharra dela.
Antzezpenean disdira egiten duen Lolita Floresek aurkitzen dugu, Luis Mottola, Antonio Hortelano eta Marta Guerras lagun harturik.

PENTACIÓN ESPECTÁCULOS. Madrid

Egilea: Dan Gordon.

Antzezleak: Lolita Flores, Luis Mottola, Antonio Hortelano, Marta Guerras.
Zuzendaritza: Magüi Mirá
Iraupena: 90 min.

Sarrera:  15 € – 10,50 € COLISEOAREN LAGUNA

La fuerza del cariño

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »