Antzerki Jardunaldiak: “Full House”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-02-29 @ 18:00
2020-02-29T18:00:00+01:00
2020-02-29T18:15:00+01:00
Where:
Untzagan
Cost:
Free

Eléctrico 28 austriar eta kataluniar jatorriko artisten  kolektibo bat da, clown, antzerki fisikoa, hiri-artea eta dantza bezalako bagajeak dituena, baina, besteak beste, espazio publikoa eszenatoki gisa birpentsatzeko grina partekatzen duena; bertan lengoaia, dramaturgia, ezusteko eta irudi ezberdinak sortzen dituzte. Denok gizatiarrago sentitzeko moduko antzerkia egiten dute.
Testurik gabe eta antzerki fi sikoaren eta musikaren bidez,
bizilagun oso berezi batzuen elkarbizitzaz gozatzera gonbidatzen gaitu Full Housek. Koala munduarekin maiteminduta dagoen ameslari bat da, Dog musika klasikoaren zale sutsua da eta Horse indartsua beti ari da lau plater  batera prestatzen. Hain daude lanpetuta eguneroko gorabeherekin, non ez baitira jabetzen besteen existentziaz. Egun batean, Tiger komunitatera iristen da eta gainerako maizterrak festa batera gonbidatzen ditu… Hirielkarbizitzari, desberdintasunari eta aurreiritziak gainditzeari buruzko fabula moderno bat da.

 

ELÉCTRICO 28. Barcelona / Austria

Dramaturgia: Ana Redi-Milatovic, Sergi Estebanell, Alina Stockinger

Antzezleak: Alina Stockinger, Sergi Estebanell, Josep Cosials, Jordi Solé

Zuzendaritza: Ana Redi-Milatovic

Iraupena: 50 min.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »