Antzerki Jardunaldiak: “Los hijos”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-03-15 @ 20:30
2020-03-15T20:30:00+01:00
2020-03-15T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

PRODUCCIONES TEATRALES CONTEMPORÁNEAS. Madrid

Los hijos Ingalaterrako ekialdeko kostaldean kokatzen  da etorkizun hurbilean. Bertan, erretiratutako fisikari-bikote bat bizi da, lanean ari ziren zentral nuklearrean gertatutako hondamendiaz geroztik. 38 urtean ikusi ez duten lankide baten bisitak gogoeta eragingo die beren bizitzak eta beren lanek etorkizuneko belaunaldietan izango duten eraginaren inguruan.
Obra hau, Lucy Kirkwood gazte antzerkigile britainiarrak idatzitakoa, Londresen estreinatu zen 2016an. Ikuskizuna hainbat herrialdetan muntatu dute, eta bertsioak hainbat hizkuntzatan sortu dira. Sari eta
izendapen asko izan ditu; horien artean lan onenaren Tony saria, Estatu Batuetako bertsioan.

David Serranoren zuzendaritzapean ekarriko du PTC konpainiak ikuskizun hau Eibarrera, eta Adriana Ozores, Joaquin Climent eta Susi Sanchez antzezleek osatzen dute taldea.

Los hijos lanak ingurumenarekiko dugun erantzukizunaz hitz egiten digu, eta ondare gisa gure ondorengoei utziko diegun planetaz.

ANTZEZLEAK: Adriana Ozores, Susi Sánchez, Joaquín Climent
BERTSIOA ETA ZUZENDARITZA: David Serrano
Iraupena: 100 min.

Sarrera: 15 € – 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

https://i1.wp.com/www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/los-hijos/@@images/80914dd9-ab34-4ab4-a0d4-5ae808f7adac.jpeg?w=745

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »