Antzerki jardunaldiak: “Orquesta de malabares”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-03-13 @ 20:30
2020-03-13T20:30:00+01:00
2020-03-13T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

Orquesta de Malabares ikuskizunean sei malabaristak eta musika banda batek jarduten dute taula gainean. Musikaren eta zirkuaren arteko harreman bat da.  Kontzertu bat, non malabaristak aireko ballet honen dantzariak baitira. Klarineteak, saxoak eta tronpetak koadro espresionista bateko margolariak dira, eta  bolek, mazoek eta uztaiek musikak eta zirkuak  transmititzen dituzten sentimenduak eta emozioak marrazten dituzte airean.

Eibarko Cielito Musika Bandak, lehenengo aldiz, Antzerki Jardunaldietan parte hartzeko aukera paregabea izan, eta pentsatu gabe zirkuaren pistara salto egiten du. Bere konfort gunetik irteten da antzerki ikuskizun honetan pertsonaia gisa jarduteko, gai eta estilo ez ohikoak jotzen.

Azken batean, ikuskizun honetan urrezko instrumentuak, danbor handiak, txindatak, alkandora zuriak, uniformeak eta maisu obra klasikoak izango dira, baina baita galtza motzak, kamisetak, eguzkitako betaurrekoak eta funk, blues, pop zein punk estiloak ere.

ANTZEZLEAK:  Arturo Cobas, Dulce Duca, Dani Fausto, Aitor Garuz, Guillermo Porta, Santiago Montero
MUSIKA : Banda de Música Cielito
MUSIKA BANDAREN ZUZENDARIA: Carlos Sánchez-Barba
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Manuel Paino
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Pablo Reboleiro
Iraupena: 75 min.

Sarrera:  5 €

orquesta

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »