Antzerki Jardunaldiak: “Zaldi urdina”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-03-17 @ 20:30
2020-03-17T20:30:00+01:00
2020-03-17T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

AXUT! Lapurdi  – ARTEDRAMA. Bizkaia  – DEJABU. Gipuzkoa

80ko hamarkadako zaldi zuriaren mamuak -heroinaren izen metaforikoa – XXI. mendean hegan egiten du Zaldi urdina antzezlanaren gainetik. Koprodukzio honek tekno musikako gazte giroa birsortzen du, non mugitzen den zaldi urdina substantzia berria.
Gazte bat bihotzekoak jota hil da drogaren eraginez, eta poliziak uste du Aingeru gaztea dela ustezko droga-saltzailea. Aingeru desagertu egiten da, eta haren amona Karmen eta ahizpa Amets, gaztetxe eta bizimodu osasun zalea, bila hasiko dira poliziak aurkitu baino lehen. Horrela, ikerketa hasten dute Simon herriko aguazil traketsaren laguntzarekin. Erlojuak aurrera egiten du Aingeruren kontra; atzerako kontaketa hasten da.
Proiektu honek ikastetxeei laguntzen die gazteei informazioa emateko aldez aurreko lanean eta ondoren
haien kezka eta ametsei buruz gogoeta egiteko, diruak, politikak, poliziak eta trafi katzaileek gorpuztutako botere
baten barrenean.

ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.

ZUZENDARITZA: Ximun Fuchs.
Iraupena: 90 min.

Sarrera: 12 € – 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

zaldi

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »