Antzerkia: “WENSES Y LALA” (BODO BODO PRODUCTION)

0     
Ana
When:
2018-09-28 @ 20:30
2018-09-28T20:30:00+02:00
2018-09-28T20:45:00+02:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

8 € (6 € COLISEOAREN LAGUNA)

Antzezleak: Juanma Rodríguez, Elena Olivieri
Zuzendaritza: Elena Olivieri

‘Wenses y Lala’ zuzenean, aurrez-aurre, hitz egiten digun lana da, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna
nahastuz. Landa-, zehaztugabe- eta denborazkanpoko marko barruan, bi pertsonaia horiek, antagonikoak eta osagarrizkoak aldi berean, euren bizitzak kontatzen dizkigute: xehetasun galkor baina erabakigarriez, barre-algara eta aho-korapiloez, poesiaz eta gogortasunez beteak. Bizitzaren gorabeherek batzen dituzte haurtzarotik. Wenses eta Lala elkarrekin hazten dira, anaiak balira. Baina lagunak, maitaleak eta kideak dira. Elkar maite dute, besterik gabe, eta bizitza bere konplexutasunean kontatzeko gai dira umorea eta gertutasuna erabiliz. Lan xumea da eta, erabateko xalotasunarekin, bizitzaz hitz egiten digu, poztasunez eta tragediaz, umore zentzu handia eta jakinduria erabiliz. Wenses, gizon ausarta, uste sendokoa, lotsatia, oso isila eta ekaitz bateko begiaren bezalako sentimendu sutsuekin, mutu. Bera da Lalaren gotorlekua eta Lala berarena. Lala, emakume ederra, bizkorra, alaia, besteari emana, Wenses berarekin betirako maitemintzea lortu duen bizitzarekiko kemenaren jabea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »