Musika / Antzerkia: Herejía (BOGORODITSIE ABESBATZA)

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2019-09-14 @ 20:30
2019-09-14T20:30:00+02:00
2019-09-14T20:45:00+02:00
Where:
Coliseo Antzokian
Cost:
Free

BOGORODITSIE ABESBATZA

Herejía, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizuna, XV. Mendean Alonso de Mella frantziskotarrak bultzatutako mugimendu heretikoak jasan zuen jazarpenean oinarritzen da. 1439an, los frailes franciscanos Alonso de Mella, Guillermo de Alvisa eta Angel Tovar frantziskotar fraideak Durangon jarri ziren bizitzen eta bikaintasunaren lorpena  errebindikatu zuten otoitz eta karitatearen bitartez. Legea maitasun librean eta ondasun banaketan oinarritzen zen, beti ere karitatearen alde eginez. Denbora gutxian, mugimenduak jarraitzaile asko izan zituen. Baina salatu egin zuten elizaren eta erregearen legearen kontra zihoalako, eta follow halako egoeraren aurrean Inkisizioa Durangora etorri zen. Prozesu anker eta bortitzaren ondoren, berrogeitik gora lagun epaitu zituzten Durangon; euretako hamaika erre egin zituzten, eta gutxienez beste zazpi emakumezkoen gorpuzkinak hilobitik atera, erre eta haizatu egin zituzten. Prozesua bereziki gogorra izan zen emakumezkoekin, exekutatutako gehienak emakumezkoak izan  zirelako.

Herejía ez da Durangon izandako gertaera ilun haietako kontaketa fidagarria. Gertaera historikoetan oinarrituta ere, kontaketa askea egiten da. Ikuskizun honek jazarpena jasan duten gizon eta  emakumezkoak omendu nahi ditu, edozein motako bidegabekeriak salatzearekin batera. Ikuskizunak, musika, antzerkia eta dantza elkarlotuz, eta antzespena espresuki zainduz, atmosfera berezia sortu nahi du eta bertan ikuslea murgilarazi.

 

Herejía

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »