Antzerkia: “Ikasgaia” (Taupada)

0     
Ana
Antzerkia: “Ikasgaia” (Taupada)
2019, Urt 29
When:
2019-02-08 @ 20:30
2019-02-08T20:30:00+01:00
2019-02-08T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

Antzeleak: Sara Iriondo, Jon Olivares
Zuzendaritza: Edurne Lasa

8€ – 6€ COLISEOAREN LAGUNA

Elgoibarko Taupada konpainiak 40 urte bete ditu taulaz taula, eta hau ospatzeko jatorri errumaniarra duen Eugene Ionesco idazle eta antzerkigile frantziarraren Ikasgaia lana ekoiztu dute. Autoritarismo arriskutsu bilakatzen den lezio sinple baten istorioa kontatzen du lanak.
Batxiller gazte batek klase partikularrak jasotzen ditu irakasle nagusi baten etxean. Horrek geografiaz, matematikaz, linguistikaz eta filologiaz hitz egiten dio. Denbora aurrera doan heinean, lezioa gero eta konplexuagoa egiten da, eta ikasleak jadanik ez ditu bere irakaslearen azalpenak ulertzen.
Gaztea, hasieran motibatua eta indarrarekin sentitzen zen, baina azkenean bere indar guztia galtzen du. Irakaslea, aldiz, hasieran lotsatia eta urduri azaltzen bazen ere, gero eta agresiboago azalduko da. Pertsonaia bien arteko zuloak
itzela izaten amaituko du azkenean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »