ANTZERKIA MUSIKALA: “Los teloneros del chocolate”

0     
CDwes76
When:
2019-01-13 @ 12:30
2019-01-13T12:30:00+01:00
2019-01-13T12:45:00+01:00
Where:
Coliseo Antzokian
Cost:
Free

LA RED Teatro

Aktriz bat eta aktore bat, antzerki afizionatuaren konpainia bateko kide bakarrak, euren pieza txikiak entsaiatzen dituzte publikoaren  txaloekin ametsetan eta, aldi berean, besaulkien patio bati aurre egiteko bertigoa eurenganatuz. Entsegu eta entseguren artean, euren testuengatik antzerkiari dioten maitasuna eta eszenategietara igotzeko duten grinaren sorburua kaleratzen dira. ‘Los teloneros del chocolate’ umore handiko eta musika ariketa bat da; baita antzerkia maitatzearena, eta Eibar maitatzearena ere. Ikuskizunak fokua ipini nahi du Kulturaren garapenak jasaten dituen arazoetan; hala ere, sasoiko arazoak arazo aantzerkia beti aurrera irtetzen dela diote.

Rol garrantzitsuenak Maite Lorenzo eta Juanma Cano La Red  Teatroko kideek interpretatzen dituzte, kartela eta teknika Natalie  Hickey artistaren esku geratzen diren bitartean. Aldi berean, parte  hartzen dute Karmele Etxeberria aktoreak eta Eibarko Koro Gazteak. Umorea, musika eta dantzak igande bateko ‘matiné’-arentzat aproposena den ikuskizunari ematen diote forma.

Sarrera: 5 €  

Los teloneros del chocolate

Los teloneros del chocolate

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »