Argazkilaritza Erakusketa: Andrés Indurain (Argazkilaritza maiatzean)

0     
Ana
When:
2019-05-15 @ 18:30 – 20:30
2019-05-15T18:30:00+02:00
2019-05-15T20:30:00+02:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Argazkiak egiterakoan “anabasa” deitzen dudanari eusten diot eta baita babestu ere. Ez dago obsesionatzen nauen gairik; guztien gainetik,  argazkilaritzari eskaintzen diodan denbora zaletasuntzat hartzen dut, uste dut argazki bat edo ehun ateratzea, kamara prestatzea, begiratu, ikusi, konposatu, etb. ekimen lasaia izan behar dela, askatasunez erabakita, zeozer lasaigarria?
Amaitzeko Elliot Erwitt EEBB-ko argazkilariaren gogoeta bat aukeratu dut, ondo asmatzen duela pentsatzen dudalako: “Argazkilaritza behaketaren artea da. Zeozer interesgarria aurkitu behar dugu toki arrunt batean. Konturatu naiz ez duela lotura askorik ikusten duzunarekin; askoz gehiago zelan ikusten duzun horrekin”.

Andrés Indurain

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »