Erakusketa: “Dikotomia” (Keixeta)

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2019-02-17 @ 18:30 – 20:30
2019-02-17T18:30:00+01:00
2019-02-17T20:30:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

“DIKOTOMIA” eraskusketan Keixetak (Arroa 1963) azken 3 urteetan egindako lanak ikus daitezke. Erakusketari izena ematen dioten bi bloke independetek osatzen dute bilduma; alde batetik pintura, tamaina ertain eta handiko 30 kuadro baino gehiagorekin, eta, bestalde, eskultura, tornu buztingilearen teknika tradizionalarekin.
Kuadro gehienak abstraktoak dira, baina ia beti naturari egiten diote aipamena eta lan egiteko unean artistaren inguruan dagoena sugeritzen dute, kasu honetan itsaslabarrak eta Zumaiako flyscha eta Kantauri itsasoko plano horizontalak. Obra figuratiboa ere badago, karikaturak edo hurbilako pertsonaien erretratoak irudikatuz. Koadroen beste serie batean gaur egungo nazioarteko konflikto belikoak azaltzen dira, esate baterako amerikarrek Sirian egindako bonbardaketak, han erabiltzen diren dronen irudikapen explizitoarekin.
Eskulturek forma tubularra daukate, tornuan egindako baitaude, eta hiru taldetan banatu daitezke. Bakoitzean 15 pieza daude.
Pintura eta eskulturaz gain, erakusketa irudien proiekzioarekin osatzen da: artistak erabiltzen dituen lan-prozesu esperimentalak ikus daitezke.

follow url Dikotomia - Keixeta

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »