Antzerki Jardunaldiak: “El coronel no tiene quien le escriba”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-03-20 @ 20:30
2020-03-20T20:30:00+01:00
2020-03-20T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

OKAPI PRODUCCIONES. Madrid

Imanol Arias Eibarren hartzea beti da pozgarria, aktore handia eta pertsona xarmagarria baita, eta, batez ere, Narruzko Zezen taldeko parte delako. Eibarko publikoak hainbat aukera izan ditu irekiera hitzaldietan haren presentziaz gozatzeko, baina lehen aldia izango da Imanolek profesional gisa Jardunaldietan antzezten duela, gainera, Garcia Marquezen eleberriaren egokitzapen batekin eta Carlos Saurak berak zuzenduta.

Argumentuan, agure bikote bat ozta-ozta bizi da, koronelak gerran emandako zerbitzuengatik agindutako pentsioa azkenean izango duela jakinaraziko dien gobernuaren gutun baten zain. Borrokarako oilarra da  koronelari etxera jateko zerbait ekartzeko geratzen zaion itxaropen bakarra. Denborak aurrera egin eta eskutitzak iritsi gabe jarraitzen duenez, dilema bati aurre egin beharko diote: oilarra elikatu edo haiek elikatu.

ADAPTAZIOA: Natalio Grueso.
ANTZEZLEAK: Imanol Arias, Cristina de Inza, Jorge Basanta, Fran Calvo, Marta Molina.
ZUZENDARITZA: Carlos Saura.
Iraupena: 80 min.
Sarrera: 15 € – 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

coronel

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »