Erakusketa: “Eibarko emakumeen aztarnak”

0     
Ana
Erakusketa: “Eibarko emakumeen aztarnak”
2018, Urr 01
When:
2018-11-11 @ 18:30 – 20:30
2018-11-11T18:30:00+01:00
2018-11-11T20:30:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Eibarko emakume artisten eta ondareko erakusketa kolektiboa.

Eibarko emakumeen aztarnak erakusketarekin Udalak bat egiten du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, zeinaren aurtengo ardatz tematikoa “Ondarea, emakumeen emaria” den.  Artista eibartarren begiradaren bitartez, erakusketa honek balioan jarri nahi du Eibarko emakumeen protagonismoa garaietan zehar eta gure hiria eta bertako ondarea (industria, damaskinatua eta grabatua, literatura, gizartea, musika…) garatzean haiek bete duten papera. Erakusketan ikusgai izango dira Maria Jesus Portillo eta Maria Asun Noguesen damaskinatuak, eta Elena Izaga eta Leire Izagirreren grabatuak; horiekin batera, Iratxe Unanue, Esther Galarza, Marina Barrena, Bakarne Elejalde, Leire Kareaga, Maialen Belaustegi, Natalie Garrido, Espe Zabala, Virginia Arakistain eta Maite Arriaga artisten lanak. Pinturak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak, erakusketa honetarako propio eginak eta inspirazio iturri izan dutenak Arantza Lasa Astolaren “Historia de la mujeres de Eibar” liburua eta Zaida Fernández Pérez, Savina Lafita Solé eta Luz Maceira Ochoa egileen testua “Emakumerik gabe, Eibar ez litzateke izango gaur egun dena. Emakumeen arrastoak Eibarko  industrializazio prozesuan” testua, oraindik argitaratu gabe.

Erakusketan damaskinatutako pistolak ere egongo dira, Maria Jesús Berasaluzek eginak, Armagintza museoaren hileko piezaren protagonista izango dena. Erakusketan lankidetzan aritu dira, besteak beste, Mursego Maite Arroitajauregi-, Goruntz Abesbatza, Leire Abanzabalegi, Badihardugu, Juan San Martin liburutegia eta Eibarko Udaleko Berdintasun saila.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »