Erakusketa: Eibarko zilomotorrak

0     
Ana
Erakusketa: Eibarko zilomotorrak
2019, Urt 29
When:
2019-02-24 @ 16:00 – 20:00
2019-02-24T16:00:00+01:00
2019-02-24T20:00:00+01:00
Where:
Armagintzaren Museoan
Cost:
Free

asteazkena – larunbata 16:00 – 20:00
igandea 10:00 – 13:00 domingo

50ko hamarkadan Eibarko bizikleta enpresa nagusiak ziklomotorra egiten hasi ziren, modu horretan merkatuan zeukaten presentzia handituz. Lehendabiziko motordun bizikleta eibartarra Motobic izan zen, 1946. urtekoa. Era berean, 1950an Echasak bi abiadurako Iresa motor bat jarriz zion Stark bizikletari, Ondoren, Mobylette etorri zen, 1952an GACk erosi zuen patente frantziarra.

1952an Alfa, ABC eta Valenciaga Hermanos enpresek scooters-ak egiteko sozietate bat sortu
zuten Innocenti italiar markaren litzentziapean, Lambretta Locomociones marka sortuz eta 1954an izen horrekin fabrikatzen hasiz.

Beste enpresa batzuk ere jardun zuten ziklomotorrak ekoizten. Orbeak 1957tik Velosolex frantziarra komertzializatu zuen, eta ondoren bere modelo propioa egiten hasi zen. Ayra Durexek 1954an Master ciclo
delakoa egin zuen.

Eibarko markek hurrengo hamardetan ziklomotarrak fabrikatzen jarraitu zuten, 90ko hamarkadara arte, modelo ugari sortuz. “Eibarko belomotorrak” erakusketak 60ko eta 90ko hamarkaden artean enpresa hauetan fabrikatu ziren piezak biltzen ditu: esate baterako Beistegui Hermanoseko “mosquito” delakoa, Velosolex Orbea, Mobylettes G.A.Cko hainbat modelo eta zilindrada txikiko Lambrettak. Ganera, sasoi hartako material grafiko eta publizitarioa ikusi ahal izango da.

Erakusketa hau antolatzeko Club Lambretta, Agustin Lazarobaster, Manolo Murillo, Gaizka Iriondo, CDRko Jose del Rey, Lorenzo Zabala, Andoni Ayala eta motos Luis del Rey -ren laguntza izan du Museoak, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »