Erakusketa: “Harria” (Juan Antonio Palacios)

0     
Ana
When:
2018-12-26 @ 18:30 – 20:30
2018-12-26T18:30:00+01:00
2018-12-26T20:30:00+01:00
Cost:
Free

“Harria” izena darama Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak Portalean aurkezten duen erakusketak. “Oso lan berezia da eta asko gozatu dut prestatzen”, dio egileak. Proiektua azken hilabeteetan gauzatu den arren, ideia orain dela 10 urte jaio zen Arrateko San Isidro jaietan. Hasieran, bere “argazkilari-begia” herri kirolean jartzea pentsatu zuen, baina azkenean “harrijasotzaileetan eta harriak duen aparteko indarrean zentratu nintzen”.

Erakusketan 40 irudi daude, zuribeltzezkoak eta formato handikoak. “Harrria” liburuko 100 irudietako batzuk dira. Liburua egun berean, abenduaren 14ean aurkeztuko da, Juan Antonio Palacioen argazkilariekin eta Juan Manuel Uria poetaren testuekin. Hitzek irudietatik haratago irakurtzen eta kirol horren misterioak eta harrijasotzaileak harriarekin duen harremana ulertzen lagunduko digute.

Lana aurrera ateratzeko argazkilaria leku askotan egon da eta 1.000 argazki inguru atera ditu entrenamenduetan eta kirolfrogetan. Liburutik 500 ale kaleratu dira eta aurkezpen-egunean salgai jarriko dute.

Harria

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »