Ertibil Bizkaia 2019

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2019-11-08 @ 18:30 – 20:30
2019-11-08T18:30:00+01:00
2019-11-08T20:30:00+01:00
Where:
Portaleko erakusketa aretoan
Cost:
Free

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltariaren 37. edizio honetan 83 artistek hartu dute parte espezialitate guztietako 113 lanekin. Horien artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketa osatzeko. Saritutako artistak honako hauek izan dira: Juan Pablo Ordúñez -MawatreS, Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi. Horiez gain, Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek beren obrak erakutsiko dituzte.

Lehenengo aldiz, aurten, Rekalde Aretoko erakusketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ondasun Kulturalak Kontserbatzeko eta Leheneratzeko Graduko ikasleek hartu dute parte. Ondare-kudeaketa, erakusketa eta erregistroa. Taldeak hainbat proposamen egin ditu, ERTIBIL obren banaketa gauzatzeko moduari buruzkoa. Taldearentzat ariketa praktiko bat eta esperientzia bat da, edizio berri honetako ERTIBILen aurkezpena hobetzen lagunduko duena. 1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburua.

* Bisita gidatua: urriak 30, 18:30 euskaraz – 19:30 gazteleraz. Izen-ematea bertan.

Ertibil Bizkaia 2019

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »