Gotzon Hermosillarekin “harixa emoten”

0     
CDwes76
When:
2018-12-04 @ 19:00
2018-12-04T19:00:00+01:00
2018-12-04T19:15:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Euskarazko irakurle taldearen abenduko saioan Gotzon Hermosilla izango da.

Antxon Narbaizak gidatuko du saioa. Idazlearekin liburuari buruz hitz egin nahi duen edozeinek parte hartu ahal du saioan.

IDAZLEA

Barakaldo, 1966

Berria egunkariko kazetaria da, eta liburu hauen egilea: Road movie bidaia-kronika (Alberdania, 2002), Ramones, familia maitagarria musika-taldearen biografia (Paper hotsak, 2005) eta Idoloak akatu genitueneakoa punk giroko ipuin-bilduma kolektiboa (Barnezomorro, 2016)

LIBURUA

Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »